XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kendu zazu nere begien aurretik gaur bertan zakur ori; il edo baten bati emayozu.

Pakea maite senarrak ta etxetik izkutatuko zula agindu zion emazteari.

- Etzun orrelako zakurraz diru asko artuko, aitona.

- Utzean beste edozenek emango zun orrelako zakurra.

Ez, ordea, Berriatuko txistulariak; mutil ona zan bera txanpon batzuk ateratzen ez sayatzeko bere zakurraz.

- Lan txarra artuko zun ba gizajuak orrelako zakurraz ezer ateratzeko.

- Etzan ba Txomin uste ortakoa.

Alkartu zan lagun batekin ta Bilboko azokara eraman ta an saltzea erabaki zuan, ta biak joan ziran Bilbora zakurra ual luze bategaz lotuta zeramatela.

Bilbora iritxi ziranean laguna biali zun azokara zakurrakin.

An jarri zan azokan baserritarra bere zakurra danai erakusten, ta asko inguratu zitzaizkion ze zakur ote zun ikustera.

Serio serio ari zan bera txakurraren gaitasunak azaltzen.

Ala omen zion baserritar arrek: Ez da erbi zakurra, ezta eper zakurra; e eta arratoi akurra; alaz ere lan ederrak egiten dizkio nere lagunari.

Izan ere zakur onen jabea zapatari ta txistularia dezute, ta iñora oñetakoak saltzera joan bear dunean, akur onek eramaten dizkio bizkarrean eta emengo edo beste auzko errira joan bear dunean txistua jotzera, zakur onek eramaten dizkio bai txistu ta bai danborra bizkarrean.

Ontan eldu omen zan azokara basarritar bat bere blusa aundiaz, Txomin bera, ta lagunak ziona entzun ondoren, asi omen zitzayon galdezka: zenbat urte zituan zakurrak, eta nola ikasi zun lan oyek egiten.

Urrena atera omen zun sakeletik sokatxo bat ta asi omen zan neurtzen bai luzen zenbat zan, bai zabalen ta bai goraka.

Azkenik galdetu omen zian saltzalleari zenbatean emango zion zakur ori.

- Ara ba adiskidea: iru ontzakon truk emango dizut.

- Iru ontzako? Askotxo ez ote da zakur onentzat?.

- Ez sosik barkatzeko agindu dit nere lagunak eta ez noa sosik barkatzera.

- Askotxo iruditzen zait ba iru ontzako zakur onen truk.

- Ba zakurraren jabe egin nai ba duzu, iru ontzako eman bearko didazu.